Donostian jaio nintzen 1972an. Txikitatik eta bizitzak eskaintzen dizkizun egoera eta bizipenengatik, pertsona sentibera, irekia, entusiasta, apasionatua eta sortzailea izan naiz eta gaur egun ere hala naiz. Nire bizitza profesionala letren inguruan hasi zen, bigarren hezkuntzako irakasle bezala, eta aurrerago, horrekin batera, antzerki obren sormenean eta zuzendaritzan aritu izan naiz.
Duela urte batzuk, nire barne konexioaren eta auto ezagutzaren beharrak bultzatuta, terapia ezberdinetan barneratu nintzen, honela, nire burua ezagutu asmotan garapen pertsonal batean hasi nintzen. Guzti honek, nik bizitu nituen terapietan formatzera eraman ninduen, eta honela alor honetako nire bokazioa azaleratu zen.
Egun, Ikastolen Elkartean egiten dut lan ikasmateriala sortzen eta irakasleei prestakuntza ematen; eta, duela urte batzuetatik, terapia munduan dihardut, Konstelatzaile eta Terapeuta bezala, bai bakarkako kontsultan eta baita, taldeekin ere.
Honela, bizitzak emandako bultzada handi baten ondotik, jaio zen Bidane Garapen Eskola 2014ean eta bertan, ilusioz eta indartsu, lanean, elkar trukatzen, hazten eta garatzen dihardut, eta horretarako bideak eskaintzen ditut.
Nire helburua nigan esperimentatu dudana, indarra eta askatasuna eman didana eskaintzea eta partekatzea da, norbera bere bizitzaren gidari izan dadin bere esentziatik eta indibidualtasunetik.
Guzti hau zentramendu sakon batetatik burutzen dut, Iturriarekin edo Zerbait Handiagoarekin umiltasunez bat eginik, Bert Hellinguer eta Brigitte Champetier de Ribes-en ikaskuntzak integratuz, eta bizitzako ikuspegi sistemikoan sakonduz.
Center for Teaching Thinking. Robert J. Swartz. Donostia (2018).
Instituto de Constelaciones Familiares. Brigitte Campetier De Ribes. Madrid (2011-2013).
Instituto de Constelaciones Familiares. Brigitte Campetier De Ribes. Madrid (2013).
Instituto de Constelaciones Familiares. Brigitte Champetier de Ribes. Madrid (2013).
Basado en el módelo de transformación personal Sana tu Vida creado por Louise L. Hay. Maria Rosa Casanovas. Barcelona (2013).
Alegra Programa. Maria Rosa Casanovas. Barcelona (2013).
Heal Your Life Training. Louise L. Hay-en irakaskuntzan oinarritua. Barcelona (2012).
Psikologia Unibertsitatea, –EHU- eta Adegi. Donostia (1998).
Deustuko Unibertsitatea –EUTG-. Donostia (1997).
Euskal Filologian espezialitatea. EHU. Donostia (1994).
Formazioko tailerrak Brigitte Champetier de Ribes-ekin: