Bizitzak behar dugun hori ekartzen digu, ikasteko, hazteko, kontzientzia gehiagoz bizitzeko, baita gogorra denean ere. Bizitzari bai esatean dena errazago bihurtzen da, bizitzaren mugimenduarekin bat egiten dugu...
Berarekin konektatu eta ikus genezake gure barruak dituen beharrak, asetu ahal izateko, zaintzeko, goxatzeko... eta modu honetara, norbera osorik sentitzeko, beteago...
Ontzi alkimikoaren onurak gure gorputza orekatuz, armonizatuz...
Nerabe garaian ere oraindik osatu gabe geunden eta nortasuna egiten, gure burua deskubritzen... Garai hartako gazteak ere zaintza, goxotasuna, indarra behar du. Guk baino hobe inork ezin dio eman. Gu gara gure buruaren arduradun!!!
Dena garela onartu eta integratzen hasten garenean osorik sentitzen hasten gara, gure barrua sendatzen eta osatzen...
Emateko gaitasuna hartzen dugunean izaten dugu. Horretarako irekitzea ezinbestekoa da, besteengandik hartzera irekitzea. Ondo asetuta gaudela eman ahal izango dugu. Eta modu orekatuan egiten bada, bizitzaren erritmoekin bat egiten dugu...