Artikuluak

BERT HELLINGUER: AMA HARTU

2014-08-20

Ama eta arrakasta

.. Arrakastaren ordenei buruz zerbait kontatuko dizuet..
 
Oso garrantzitsua den zerbait aurkitu dugu, hain sinplea da lotsa sentiarazten nauela. Esango al dut?

Arrakastak amaren aurpegia du.
Norbera amarekin errespetuz ari bada, arrakastarekin ere horrela ari da. Hau da, erlazio ona badu, ongi oango zaio, edozein alorretan arrakasta izango du. Ukatzen duenak berriz, ez.

Gauza bera ematen da bikote erlazio batean ere. Bikote erlazioa gure arrakastarik handiena da, eta dagoen gauzarik zailena. Gauzarik politena eta zailena eskutik joaten dira...
Duel agutxi emakume bat mintegi batetara etorri zen eta gizon batekin bikote izateko irrikia zuela esan zidan. Orduan bere amarekin zer moduz zegoen galdetu nion. Une horretan aurpegia tinkatu zitzaion.
Eta nik  zera esan nion: Amarik gabe ez dago gizonik.
Modu berean, gizon batentzat, esan daiteke: Amarik gabe ez dago emakumerik.
Eta hau da arrakastaren oinarria.

Ama hartzen ez duenak ez du arrakastarik, alor guztietan porrtot egiten du.

Honekin, berez, esan dut dena.

Amarengana hurbiltzeko ariketa
 
Itxi begiak...
Begiratu amarengandik banatzen zaituzten irudiak, min emozioetara lotuak daudenak alegia: bildurra, tristura, amorrua, desesperazioa... geldirik eta beregana gerturatu ezinik geratu zinen unea.
 
Orain haratago joan zaitez, une horren aurretik zeuden zorion momentuetara. Utz iezaiozu une horiei agertzen: amaren inguruko maitasun sakonari,, bere besoetan eta beregandik maitasuna jasotzen zen une horiei. Irudi hauek ondorengo minezko eta sufrimenduzko irudiak estali ditzaten utz itzazu. Modu honetara, zorioneko irudi hauek diztiratsu agertuko dira eta besteak berriz, lainoa bezala desagertuko

Eta orain gure barrenean amarenganako barne mugimendu bat egingo dugu, oso poliki, pausu txikiak emanez, nahiz eta bildurra sentitu, amorrua, desilusioa... Eta gure amari begietara begiratzen diogu.
Ikus genezake nola maitasunez betetzen diren.
 
Eta pausu bat ematen dugu. Eta beste bat. Eta beste bat.
  
Azkenik, gure amaren besoetan amaitzeko.

Eta amari hauxe esango diogu: Ama maitea. bitartean berak esango digu: Nire seme/alaba maitea.

Eta gure amarekiko ditugun armoniaz betetako irudi hauek ondoren datorren bizitzara eramango ditugu, gaztaroa zeharkatuz.

Irudi hauek sentitu dugunarekin besteak argiztatzen ditugu, hau da minez beteak zeudenak, eta indarra ezberdina dela sentitzen hasten gara eta zorionezko maitasun berri batekin biltzen direla ikusten dugu.

Momentu horretan bikotea aurkitzen dugu.
Eta bikoteari ere gure amarekiko ditugun oroitzapen argi hauek iristen zaizkio. Orain libre sentitzen gara bikote erlazio bat izateko.

Gure bikotea maitasun honek erakarrita etortzen da, eta gu horretara hurbiltzen gara. Eta, begiak argiz beteta - amaren maitasunez beteta -, begietara begiratzen diogu, eta esaten diogu:


MAITE ZAITUT.

Loreak