Artikuluak

MEDITAZIOA: OSORIK SENTITU

2015-06-02

Begiak itxi. Pare bat arnas sakon hartu zure gorputzarekin konektatzeko.

Gorputza oinetako behatzetatik buru gaineraino sentitzen dut: gorputza nola dagoen sentituz, zein sentipen loratzen den ohartuz, blokeo posibleak dauden ohartaraziz, ondoezak, minak, lesioak...

Eta airea nire gorputzeko zelula guztietara eramaten dut, hutsune guztietara... armonizatzeko, orekatzeko eta gorputza erlajatzeko. 

Orain, imajina ezazu zure aurrean zu bezalako bi pertsona dituzula, biak zu dira, eta bata bestearen aurrean daude. 

Bietako bat, beharrak dituena da, edozein motatako beharrak dituena: besarkada baten beharra, maitasun hitzena, goraipamenak, babesa, konfidantza, laztanak... Pertsona hau eskatzeko irrikitan dago, behar duena eskatzeko irrikitan. 

Bestea berriz, dena daukana da, potentziaz betea dago, emateko irrikitan, eskaintzeko, konpartitzeko. Dena beregan dago, bera dena da, osorik dago, unibertsoa da... 

Bien artean eman eta jaso burutzen da, bi ekintza hauek orekatuz. 

Tarte bat hartuko dut bi alderdi hauek komunika daitezen, eta bien artean eman eta hartua gerta dadin. Batak behar duena eskatu edo adierazten dio besteari, eta bigarrenak eman egiten dio. Tartea hartu ekintza maitaggi hau eman dadin, gelditasunean ekintza horrek indarra hartu dezan... honela beterik senti zaitezten, osorik... poliki-poliki zuen bihotzaren nahi guztiak betez, eta zuen buruarekin maitemindu zaitezten. 

Beti, joan naiteke espazio honetara, nire buruaz bete nadin; gogoan izanda  potentzial guztia, dena,  nigan dagoela. 

Aitziber Ayesta Aldanondo

2015eko maiatzaren 28a (Bidane)

Nirekin maitemintzen