Artikuluak

BERT HELLINGUER: GAIXOTZEN DUEN MAITASUNA ETA SENDATZEN DUEN MAITASUNA

2014-08-31

Askok uste dute gaixotasun baten bidez edota bere heriotzaren bidez ere, familiako baten sufrimendua edo erruduntasuna bere gain har dezaketela. Modu honetan, eta bere heriotzaren bidez, istripuz nahiz bere buruaz beste eginez, familiako norbaitekin elkartuko direla uste dute.
Konstelazioen bidez jasotako argitasun eta ondorioek, jarraian irakur dezakezuen bezala, gaixoarazten duten irudiak ikusten laguntzen du, eta baita, modu osasuntsuan, gainditzen ere.
Lotura eta honen ondorioak
Etorkizuna dela eta, familia bateko partaide guztiak beste partaide guztiei  lotuta daude. Lotura sendoena guraso eta seme-alaben artekoa da. Lotura bereziena, beste batzuentzat  lekua libre utzi duten kideen eta leku hau hartu dutenen artekoa da, batez ere, etorkizun gordina izan dutenekin. Adibide bezala aipa genezake, gizonaren bigarren ezkongaraiko seme-alabak eta lehenengo emaztearen artean, azken hau erditzean hil zelarik.
Berdintasunak eta konpentsazioa
Loturari dagokionez, besteen ondotik jaiotzen direnek, edo ahulenak direnek, zaharragoak eta indartsuagoak diren kideak, hilda badaude, jarraitzen dituzte. Loturak ere, “abantailak” dituztenengan bultzada sakona sortarazten zaie, “abantailak ez dituzten”-ak jarraitzeko beharra sortzen du.. Hau dela eta, seme-alaba osasuntsuak  bere guraso gaixoak bezala egon nahi izaten dute, eta haur errugabeak berriz, beren guraso eta arbaso errudunak bezala.
Lotura honen eraginez, kideosasuntsuak gaixoen arduradun sentitzen dira, kide errugabeak errudunen arduradun, zoriontsuak zorigabeen arduradun eta bizidunak bizigabeen arduradun.
Beste pertsonek ez bezala, abantailaren bat duten pertsonak askotan beren osasuna jokoan jartzeko edota uko egiteko prest egoten dira, baita bere inozentzia, bizitza eta zoriontasuna beste batzuen osasuna, inozentzia, bizitza eta zoriontasunagatik aldatzeko ere. Hau eginez, uste dute, bere bizitza eta zoriontasuna ukatuz, beren ibilbideko komunitatean dauden beste edozein kideren zoriona eta bizitza salba dezaketela. Uste dute, beste kide horien bizitza eta zoriontasuna berreraiki eta errekuperatu dezaketela, bai eta, bizitza horiek aspalditik  eta betirako amaituta daudenean, hau da, dena bukatu denean ere.
Lotura eta maitasun hori dela eta, ibilbide bereko familia komunitatean, badago, batzuen zortearen  eta zortegabeen artean, inozentzia eta zoriontasunaren artean  eta erruduntasuna eta zorigaitzaren artean, osasuntsu eta gaixoen artean, bizitza eta heriotzaren artean ere, orekatzeko behar handi bat.  Behar honen eraginez, eta familikide bat zorigaitz izan denean, beste kideren bat bera bezala egotea nahi izaten du. Familiako bat gaixotu edota zerbaiten errudun bada, familiako beste errugabe edo osasuntsu bat, errudun bihurtzen da edo gaixotu egiten da. Eta familiako maite bat hiltzen denean, bizirik dagoen bere gertuko batek heriotza nahi izaten du.
Gaixotasunari arimak agintzen dio
Berdintasun eta konpentsazio behar horrek gaixotasuna eta heriotza nahi dituen bitartean, arimari ere begiratu behar zaio, bai sendagile beraren bidez, biak begiratzen badaki behintzat, edo bai “arimaren terapeuta” baten bidez, azken honek, sendagilearen lanari laguntza eskainiko dio.
Ni zu baino askoz hobe
Hipnosis lan batean, askotariko esklerosia zuen  neska gaztek batek bere burua bere ama elbarriaren aurrean ikusi zuen belaunikatua. Eta gogoratu zen, garai hartan, bere amarekin konpromezu hau hartu zuela: Ama maitea, ni zu baino askoz hobe. Lan honetan ari zirenentzat hunkigarria izan zen seme-alaba baten gurasoekiko maitasuna ikustea, eta nola emakumea bera ados zegoen bere buruarekin eta bere ibilbidearekin. Honen aurrean, hala ere, partaide batek, ezin izan zuen amaren gaixotasunaren, minaren eta heriotzatren karga jasango zuen maitasun hura ikusi; eta taldeko buruari zera eskatu zion: Berari laguntzeko zerbait egin dezazun irrikitan nago!
Taldeko burua harrituta geratu zen. Nola zitekeen norbaitek haur haren maitasuna gaizkitzat ikustea? Ez al zen hori haurraren arima mintzea, edo hobe esanda bere sufrimendua areagotzea, mugatu beharrean? Ez al zuen horrek haurraren maitasuna isilean eramatera bultzatuko, eta sufrimenduaren bidez, bere esperantzara eta bere ama salbatzeko erabaki goiztiarrera lotuko?
Hemen dut beste adibide bat.
Neska gazte batek, honek askotariko esklerosiarekin ere, bere jatorrizko familia eta familia-sarean eragiten zuena konstelatu zuen. Ama zutik zegoen, eta senarra bere ezkerrean. Beraien aurrean, bezeroa, alaba zaharrena bezala. Honen ezkerrean, anaia gazteagoa, 14 urte zituela  bihotz gaixotasunez hil zena, eta azken honen ezkerrean, anaia gazteena.
Konstelatzaileak hildako anaia gelatik kanpo bidali zuen, ekintza honek konstelazioan heriotza esanhi du. Bera kanpoan zela, bezeroaren aurpegia argiztatu egin zen. Eta amari ere hobeto zihoakion. Ondoren, konstelatzaileak bigarren anaia bidali zuen kanpora, eta beranduago aita; konstelatzaileak ikusi baitzuen biek kanporako bultzada zutela. Gizon guztiak kanpoan zirela, hau da, heriotzan zirela, ama zuzen jarri zen, irabazle baten jarrera hartuta.
Horrela, garbi ikusi zen, amak heriotzarako eragina zuela, baina beste guztiak bere lekuan hiltzeko prest zeudela ikusi zuenean lasaitasuna sentitu zuela ikusi zen. Konstelatzaileak gizonei sartzeko esan zien, eta ama kanpora bidali zuen. Bapatean, denak, amaren ibildean parte hartzeko obligaziotik aske sentitu ziren, eta hobeto joan zitzaien.
Konstelatzialeak, neskaren gaixotasuna amak heriotzarekiko zuen konpromezuarekin erlazionatuta zegoenaren susmoa zuen. Orduan, amari deitu zion, eta aitaren ezkerrean jarri zuen, eta alaba amaren ezkerrean. Gero, alabak bere amari begietara maitasunez begiratzeko eskatu zion, eta hau esateko: Ama, zuregatik egiten dut. Hitz hauek esan orduko aurpegia argitu zitzaion. Bere gaixotasunaren zentzua eta helburua garbi geratu zen partaide guztien artean.
Egoera horretan sendagileak edo arimaren terapeutak zer egiteko baimena du?
Ezagutzarako maitasuna
Gehienetan kontzientzidun konstelatzaile batek egin dezakeen eta egiteko baimena duen gauza bakarra haurraren maitasuna agerian jartzea da. Duen zama duela ere, maitasun horrek bultzatua denez, haurra bere kontzientziarekin bat sentitzen da eta handi eta ontzat du bere burua. Bestalde, konstelatzaile ulerkor baten laguntzaz, haurraren maitasuna ikusgai jar liteke, eta modu honetara, agian, maitasun horrek duen helburua lor ezina dela ere ikus liteke. Izan ere, maitasun honek, sakrifizioaren bidez, maitea den pertsona sendatu nahi da, egoera latz horretatik babestu nahiko balu bezala, bere errua beregain hartuaz, eta zoriogaitzetik atereaz. Askotan, haurrak uste du maite duen pertsona hori, hilda dagoela ere, berpiztu dezakeela.
Haurraren maitasunarekin bat, haurraren helburuak ateratzen dira argitara, eta orain heldua dela kontutan izanda, gerta liteke, hartzen duen kontzientziaren bidez konturatzea ezin duela besteen gaixotasuna edota besteen heriotza bere maitasunaren eta sakrifizioaren bidez gainditu; horrelakoetan, beraien aurrean ausart eta botererik gabe jarri behar da, eta beraiek diren bezala onartu.
Ikusgai bihurtzen direnean haurraren maitasunezko helburuak eta hauek lortzeko bitartekoak, desengainua jasaten dute munduaren ikuspegi majiko batean baitaude, eta heldu baten ezagutzaren aurrean bere konsistentzia galtzen du. Hala ere, maitasunak irauten du eta hau ikusgai egiten denean, irtenbide onak ematen dituen bideak bilatzen ditu. Honela, sufrimendua sortzen zuen maitasun bera, irtenbide on, ulerkor batetara bideratzen da, modu honetara, ahal den heinean,  gaixotzen duena eteten da. Hemen gerta liteke  sendagile eta terapeutek bestelako bideak eskaintzea, beti ere, haurraren maitasuna beraiengandik ikusia eta errespetatua bada, eta horrela, argi manten daiteke eta zerbait berri eta handiagora ireki.

 

(...)

Revista independiente Hellinger
Septiembre 2009