Egutegia

NOR NAIZ? NONDIK NATOR?

Norbera Izan prestakuntzako lehen modulua

2018.10.11

Osteguna 16:30 - 20:30

50 €

Aita eta amaren fusiotik jaiotzen gara, naturako, bizitzako indarren eraginez, Guzti horri esker gaude hemen, eta bizitzak iraunarazten, hazi arazten eta garatu arazten  duen guztiari esker.

Aita eta ama gugan daude, gure gorputzeko zelula bakoitzean, aurreko guztiekin batera, belaunaldiak eta belaunaldiak; den-denak, den-denak gugan.

Izan ziren guztiei esker, bizi izan zutenari esker eta bizi izan zuten moduari esker, gara eta gaude.

Denak batuz, denak onartuz, eta batez ere, denak eskertuz, deskubritzen gara, irekitzen gara, gure buruarekin konektatzen gara, bizitzarekin, denarekin eta denekin. Bizitzako indarrak gugan sentitzen ditugu, gure mugimenduetan.

Aurrekoetatik nator, bizi zuten guzti horretatik, beren harremanetatik, bizipenetatik, maitasunetik… bizitza izan zen bezala eta den bezala.

Eta haiek denak naiz, bizi zuten guztia, eta bihotzean dena hartzean, eskertzean, askatzean, erabakitzen dudana naiz.

Ni ni eta beste guztiak naiz; beren forma eta modu guztiak. Bai eta besteengan baztertzen dudan hori ere banaiz: behin eta berriz aurrean jartzen zaidan hori.
Dena nigan integratzen dut, forma eta modu guztiak… Baimena ematen diot nire buruari, onartzen dut nire burua, errenditu egiten naiz eta dena nigan integratzen dut, esperimentatzen naiz eta egunez egun deskubritzen naiz.

Honela, honela nator, eta honela, nire esperientziatik… NAIZ.