Egutegia

FAMILI KONSTELAZIO BERRIEN TAILERRA (ONLINE ETA PRESENTIZALA)

Konstelatzailea: Aitziber Ayesta Aldanondo

IZEN-EMATEA: info@bidane.info / 656510198 (wassap)

Otsailak 11 (presentzial) /Otsailak 18 (Online)

Online (16:30-20:30) / Presentzial (10:00-18:00)

50 € online eta 80 € presentzial

Izena emateko azken eguna: Tailerraren aurreko eguna

ORDUTEGIA: 

    - Online 16:30-20:30

    - Presentzial 10:00-18:00

Edozeini irekia

Prezioa: Online 50 € eta Presentzial 80 € 

Ordainketa (izena ematearekin batera):

    - ES88 3035 0332 26 3320010243 titularra Aitziber Ayesta Aldanondo

Izen-ematea: Tlf: 656510198 / info@bidane.info

     - Ordainketako agiria: Transferentzia egiten bada, izen-abizenak jarri eta helbide honetara bidali: info@bidane.info

 

Bertan ondoko lan hauek burutuko dira:

    - Tailerreko gaiarekin lotutako ariketa sistemikoak

    - Norberak landu nahi dituen gai pertsonalak.

Tailerrean lan pertsonala eta sistemikoa egiten da: zure bizitzan ematen diren korapiloak, nahigabeak, egoera emozionalak, blokeoak, ongiezak... ikusteko, kontzientzia hartzeko, lantzeko eta indar berriak sortzeko aukera ezin hobea ematen baita tailerrean. Guzti hau giro lasaian, goxoan, errespetatuan eta  isilean.

Zauriak, blokeoak, desordenak... sendatzen hasten direnean, bizitzaren jarioarekin eta energiarekin sintonizatzen gaituen indar bat iristen da. Indar horrek eta bizitzarekin sintonian dagoen mugimenduak, dakarkigun guztiarekin, pertsona bezala edo sistema, talde, bezala haztera, ongizatera eta bihotza eta ikuspegia irekitzera garamatza. Gainera, konstelatzailearen konexioaren eta taldearen energiaren laguntzaz, lan honek haratago garamatza, ulermen handiago batetara, denak unitate baten parte garela ikusiz, inor, inolaz ere, alderatua ez dagoelarik.

Bestetik, lana kontzientzi irekiera batetik ere egiten da, kontzeptu berri batetik alegia, fisika kuantikoak ekartzen digun kontzeptu berri batetik, hau da, konstelazioetan arimarengandik gertuago dagoen, garatuago, eta dakarren horretatik askeago dagoen norberaren bertsioa txertatzen dugu. Ikuspegi berri honek ulermen berri bat ekartzen digu: akzio guztiak, eta gertatzen zaigun guztia guzk sortua da, eta beti dugu, aldatzeko edo atzean uzteko aukera. Modu honetara, gure alderdi garatuago hori, maitasunean eta argian gehiago dagoen hori sor genezake. 

Konstelazio sistemiko eta kuantikoak: bikotea