Egutegia

FAMILI KONSTELAZIO BERRIEN TAILERRA

Konstelatzailea: Aitziber Ayesta Aldanondo

 

2020.04.11

Larunbata 16:00-20:00

35 €

Izena emateko azken eguna: Apirilak 10

ORDUTEGIA: 16:00-20:00

Edozeini irekia

Prezioa: 35 € 

Ordainketa (izena ematearekin batera):

    - ES83 3035 0332 23 3321000559 titularra Xabier Riaño

    - Bizum bidez ondoko telefonoan: 656751236 

Izen-ematea: Tlf: 656510198 / info@bidane.info

     - Ordainketako agiria: Transferentzia egiten bada, izen-abizenak jarri eta helbide honetara bidali: info@bidane.info

     - Bizum bidez egiten bada, izen-abizenak jarri.

 

Bertan ondoko lan hauek burutuko dira:

    - Tailerreko gaiarekin lotutako ariketa sistemikoak

    - Norberak landu nahi dituen gai pertsonalak.

Tailerrean lan pertsonala eta sistemikoa egiten da: zure bizitzan ematen diren korapiloak, nahigabeak, egoera emozionalak, blokeoak, ongiezak... ikusteko, kontzientzia hartzeko, lantzeko eta indar berriak sortzeko aukera ezin hobea ematen baita tailerrean. Guzti hau giro lasaian, goxoan, errespetatuan eta  isilean.

Zauriak, blokeoak, desordenak... sendatzen hasten direnean, bizitzaren jarioarekin eta energiarekin sintonizatzen gaituen indar bat iristen da. Indar horrek eta bizitzarekin sintonian dagoen mugimenduak, dakarkigun guztiarekin, pertsona bezala edo sistema, talde, bezala haztera, ongizatera eta bihotza eta ikuspegia irekitzera garamatza. Gainera, konstelatzailearen konexioaren eta taldearen energiaren laguntzaz, lan honek haratago garamatza, ulermen handiago batetara, denak unitate baten parte garela ikusiz, inor, inolaz ere, alderatua ez dagoelarik.

Bestetik, lana kontzientzi irekiera batetik ere egiten da, kontzeptu berri batetik alegia, fisika kuantikoak ekartzen digun kontzeptu berri batetik, hau da, konstelazioetan arimarengandik gertuago dagoen, garatuago, eta dakarren horretatik askeago dagoen norberaren bertsioa txertatzen dugu. Ikuspegi berri honek ulermen berri bat ekartzen digu: akzio guztiak, eta gertatzen zaigun guztia guzk sortua da, eta beti dugu, aldatzeko edo atzean uzteko aukera. Modu honetara, gure alderdi garatuago hori, maitasunean eta argian gehiago dagoen hori sor genezake. 

Konstelazio sistemiko eta kuantikoak: bikotea