Familia konstelazio berriak formakuntza eta tailerrak

Formakuntza eta tailerrak bizitzako alderdiren bat edo gehiago aldatu nahi duenarentzat dira, orainean gehiago bizi nahi duenarentzat, ahalduntzeko, helduago izateko, sormena garatzeko... Eta, gainera, nahi izanez gero, formakuntza jasotzeko daiteke.

FAMILI KONSTELAZIO BERRIETAN FORMAKUNTZA (INSCONSFA)

ERREKONZILIAZIOAREN ZERBITZURA DAGOEN HERRAMINTA

KONSTELATZAILEA: Aitziber Ayesta Aldanondo (Insconsfa Famili Konstelazio Institutuko Formatzaile Homologatuan izangai)

Formakuntzako baldintzak azpian topatuko dituzu.

FAMILI KONSTELAZIO BERRIETAN TAILERRAK

ERREKONZILIAZIOAREN ZERBITZURA DAGOEN HERRAMINTA

KONSTELATZAILEA: Aitziber Ayesta Aldanondo (Insconsfa Institutuan Espezializatua)

FORMAKUNTZA ETA TAILERRAK

Hilabetero bietako bat eskaintzen da, hau da, hilabete batean larunbateko tailerra, eta hurrengoan asteburu osoko formakuntza. Biak txandakatuko dira.

Bi aukeretan metodologia fenomelogikoa da, konstelatzen den gaia agerian jarriko da konexio sakonean sortzen diren mugimenduen bidez.

Taldeko Konstelazio hauetan, edozein modalitateetan, edonork parte har dezake, nahiz eta aurrez esperientziarik ez izan.

Bi modalitateen artean dagoen desberdintasun bakarra da: tailerretan parte hartzaileek azaldutako gaiak lantzen dira; eta formakuntza berriz, norberak bere gai bat konstelatzeko aukera izan, gai jakin batean oinarritzen da eta aurretik apunteak banatzen dira. Garrantzitsua da jakitea Konstelazioetan landutako lan guztiak bizitza gehiagora eramaten zaituztela, konexio hanidagora, sanaziora eta ongizate gehiagora.

Famili Konstelazioen sortzailea Bert Hellinger filosofo y psicoanalista alemaniarra da, psicoterapia fenomenologikoa y sistemikoan oinarritutako bere metodoa sortu zuen eta terapia humanista laburren eta existentzialismoaren barruan kokatzen da.

Egun ikuspegi osoko garapen berri bat garatu du, paradigmatikoa, behaketa fenomenologikoan eta bere hausnarketa filosofikoan oinarrituta: Hellinguer Sciencia.

Konstelazio “Berriak” bere ulermenen fruitu dira.

Filosofia, Teologia eta Pedagogia ikasi zituen. Janov-ekin psikoanalisian espezializatu ostean, eskola psikoterapeutiko desberdinetan aritu zen ikasten: Gestalt, Psicodrama, Hipnosis Ericksoniana eta PNLa Erickson berarekin, Analisi Transakzionala, Famili Terapia Sistemikoa Ivan Boszomenyi-Nagyrekin, Terapia Estrategikoa.

Bakoitzetik esentziala dena eskuratu eta integratu ditu.

Honela psicoterapia modu original eta gero eta sintetikoagoa jarriko du praktikan.

Bai bere filosofiagatik eta bai bere moduagatik, konstelazioak ez dira teknika berri bat, paradigma berrien, behaketen eta kontzientzien garapena baizik; bizitzaren zientzia berri bat, onurak, indarra, askatasuna eta bizitzeko poza sistema osoetara banatzen delarik.

Gainera, Hellinguerrek eskaintzen digun guztiaz gain, nabarmentzekoa da modu zabalean Brigitte Champetier de Ribes-ek gaineratu duen lan zabal eta sendoa. Maila sistemikoan, zientifikoan eta fenomenologikoan egin duen lanari eta ikerketei esker, badakigu Famili Konstelazioak BAI ETA ESKERRIK ASKO BIZITZARI DEN BEZALA-ri gerturatze bat direla. Honela ugaritasunerako eta bizitzako alaitasunerako indarrak askatzen dira.

Konstelazioen oinarriak honako hauek dira:

  • Gure jarrera guztien motorea maitasuna da.
  • Bizitzari bai baldintzarik gabe, amari eta aitari bai diren bezala, osasunaren, arrakastaren, ugaritasunaren eta errealizazioaren energi-iturri da.
  • Famili sistema indarrak daude, “maitasunaren indarrak” Brigitte Champetier de Ribesek dioen bezala, eta hauek errespetatu ezean, hurrengoekin lotura dramatikoak sortzen dira. Lotura hauen ondorioz, inkonszienteki aurreko baztertuak imitatzen ditugu bere patua, sentimenduak, gaixotasunak… biziz, honela beren bizimoduak salbatuko ditugula uste izanik; edo bizitza mingarria izanez aurreko zerbait ordainduz.
  • Denak amaiera bat du.

Maitasunaren indarrak hauek dira:

  • Denei eta denari onarpena. Dena gertatzen den bezala, eta denei diren bezala, norberaren aurrean errendituz lehenik.
  • Ordena. Ondoren irisen direnek errespetua zor diete aurrekoei. Errespetu honen truke aurretik zeudenek ondorengoei laguntzen diete, indarra emanez.
  • Bakoitzak, beren jarrera eta adinaz gain, besteek bezala, parte izateko eskubidea du. Denak denaren parte dira.
  • Dena konpentsatu edo orekatu egiten da. Dena, bere aurkakoarekin batzen da, orekara edo bakera iritsi arte, honetan ematen baita maitasun eta indar handieneko energia. Beste batzuen artean, beharra dago eman eta hartu orekatzeko, bakearekin miña eta zoriontasunarekin ondoeza konpentsatzeko.

Zein da tailerren helburua?

Tailerren helburu nagusi bat dute: izanetik gehiago bizi ahal izatea, orainean, helduan, dena den bezala onartuz, bizitzari den bezala bai esanez, dena den bezala eskertuz, zauri eta beharrak sostengatuz, berezko doaiak deskubrituz, gure burua behatuz, bizitzaren seinaleei behatuz, zailatsunetatik haziz, modu asertiboagoan komunikatuz, gure buruarekin maitagarriagoak izanez ...

Tailerra lan pertsonala eta sistemikoa egiteko aukera paregabea da, korapiloak, ezbeharrak, mugak, ezinak... ikusteko, kontzientzia hartzeko, lantzeko eta indas berriak sortzeko.

Zauriak, ezinak, korapiloak, desordenak... sendatu ahala, bizitzarekin bat egiten dugun indar berri bat sortzen da. Bizitzaren mugimenduarekin sintonian dagoen indar horrek, ekartzen digun guztiarekin, pertsonok, sistema edo taldeak haztera eramaten gaitu, ongizatera, ikuskera eta bihotza irekitzera. Gainera, guzti honek, konstelatzailearen koneksioari esker eta taldearen indarrari esker, haratago eramaten gaitu, ulermen sakonago batetara, denak osaren parte garela ulertuz, oso horretan den denak, bazterketarik gabe, parte izanik.

Bestalde, kontzientzia berri baten irekitasunaren bidez ere burutzen da lana, fisika kuantikoak ekartzen digunarekin, hau da, konstelazioetan norberak bere arimatik gertuago, garatuago eta askeago duen hori eskaintzen. Ikuskera berri honek ekintza guztiak norberak sortzen dituela ulertzen laguntzen digu, eta ondorioz, aldatu edo uzteko aukera dugula jakiten. Honela, gugan dagoen maitasun eta argizko alderdi garatu hori kanpora genezake.

Zein da tailerretako metodologia?

Metodologia batez ere praktikoa da: meditazio, binakako nahiz taldeko ariketak, mugimenduak, hizketaldiak... izaten dira, bai eta, azalpen laburrak egin ahal izateko tarteak ere.

Zer ikasten da?

  • Bizitzen ari garen bizitza onartzen
  • Meditatzen
  • Mugatzen gaituzten sinismenak askatzen
  • Beldurrak askatzen
  • Gorputzarekin konektatzen
  • Barneko gidariarekin bat egiten
  • Bizitzareako alderdiak erreprogramatzen
  • Sakonean dagoenarekin, gauza bakoitzaren atzean dagoenarekin, kontzientzia hartzen
  • Autonomoagoa izaten
  • Besteengan zure burua ikusten
  • Polaritateak integratzen
  • Zure burua eta bizitza maitatzen
  • Ordenan jartzen eta zure lekua hartzen
  • Tokatzen zaizunarekin arduratsu izaten
  • Eskertzen
  • Bihotzbera izaten
  • Sortzen
  • Eman eta jasotzera irekitzen
  • Erlazioan bizitzen
  • Sintomaez eta gaixotasunez (burukoak eta fisikoak) arduratzen
  • Gozamenera irekitzen
  • Espektatibak eta exijentziak askatzen
  • Zure momentu eta prozesuei ohore egiten eta errespetatzen
  • Besteen momentu eta prozesuei ohore egiten eta errespetatzen
  • Semeengan gurea dena ikusten
  • ...

Jarraian formakuntzako oinarriei buruzko informazioa duzu, baldin eta Konstelatziale izateko bidean jarri nahi baduzu:

FAMILI KONSTELAZIO BERRIEN FORMAKUNTZA

Asteburuko tailerrak Institutuko Famili Konstelazio Berrien formakuntza barruan kontabilizatuko dira ikasle bakoitzaren “Área Privada” atalean. Gainera, ikasle bakoitzak parte hartu duen tailer bakoitzari dagokion “Parte hartze diploma” jasoko du Institututik.

Formakuntzaren baldintzak honako hauek dira:

Especialista en Constelaciones Familiares titulua jasoko da ondoko baldintza betetakoan:

  1. 1.- Insconsfa-n 340 orduko parte hartzea baieztatu.

  2. 2.- Brigitte Champetier de Ribes-ekin ondoko tailerrak burutu direla bermatu. Tailer hauek ordena honetan burutzea gomendatzen da:
    • 1.- Análisis Transaccional como base de las Constelaciones Familiares.
    • 2.- Empezar a constelar con las Nuevas Constelaciones.
    • 3.- La capacidad Consteladora. La contra-transferencia.

  3. 3.- Aurrez aurre ala distantziara Konstelazio Berrietan formatu den konstelatzaile batekin gutxienez bi hilez behin konstelatzea.
  1. 4.- 9 liburuak irakurri direla, eta gehienez 3000 hitz dituen liburu bakoitzetik erreseina bat adierazten duen eskutitz edo maila bat bidaliko da.

  2. 5.- Parte hartu den 3tailer bakoitzetik 15 ariketen balorazio idatziaz, Word formatuan aurkeztua eta gehienez 32000 hitzekoa bakoitza. Ez du aurkezteko data mugarik izango.Ahalik eta pertsonalena izatea eskatzen da, eta zitak kakotxen artean jarrita.

  3. 6.- Konstelazioak ezagutu ziren unetik aurrera egindako transformazioaren inguruko behaketa eta ulermenen memoria, 2.000-4500 hitz artekoa.

BIBLIOGRAFIA

Irakurketa baldintzak : Ondoko zerrendako 9 liburu irakurri. Beltzez dauden liburuak derrigorrezkoak dira. Brigitte liburuak argitaratu ahala, hauek ere derrigorrezkoak izango dira, eta egungo zerrenda honetan gehituko dira. Gainontzekoak aukerakoak dira:

  • Los desafíos de la vida actual. Constelaciones familiares, Brigitte CHAMPETIER DE RIBES, Ed. Gaia, 2020
  • Las fuerzas del amor, Brigitte CHAMPETIER DE RIBES, Ed. Gaia, 2018
  • Constelar la enfermedad desde las comprensiones de Hellinger y Hamer, Brigitte CHAMPETIER DE RIBES, Ed. Gaia, 2011
  • Después del conflicto la paz, Bert HELLINGER 2005, Ed. Alma Lepik 2006
  • El A.T. hoy, Ian STEWART y Vann JOINES, Editorial CCS, 2007
  • El amor del espíritu, Bert HELLINGER, Rigden 2009
  • El centro se distingue por su levedad, Bert HELLINGER, Herder, 2002
  • El intercambio: didáctica de constelaciones familiares. Bert HELLINGER, Barcelona: Rigden I. Gestalt 2.006
  • El manantial no tiene que preguntar por el camino, Bert HELLINGER 2001, Alma Lepik 2007
  • Empezar a constelar Brigitte CHAMPETIER DE RIBES Ed. Gaia, 2010
  • Felicidad que permanece, Bert HELLINGER, Rigden 2007
  • La verdad en movimiento, Bert HELLINGER, 2005, Alma Lepick 2008
  • Lograr el amor en la pareja, Bert HELLINGER, Herder, 2001
  • Los órdenes de la ayuda, Bert HELLINGER 2003, Ed. Alma Lepik 2006
  • Mística cotidiana, caminos de experiencias espirituales, Bert HELLINGER, Ed. Alma Lepik 2008
  • Órdenes del amor, Bert HELLINGER, Herder 2000
  • Reconocer lo que es, Bert HELLINGER, Herder, 2000

HELBURUAK

Bert Hellinguer-ren Famili Konstelazio herramintaren teoria, filosofia, garapena ulertu, sistemikan, fenomenologian eta EZ dualitatean sakonduz, Kontzientzia eta Kuantikoaren paradigma berriak kontuan hartuz.

Hellinger Sciencia legeak barneratzea, Bert Hellingerren deskubrimendu eta ikuskera, Konstelazio Eremuaren ulermena eta Famili Konstelazio Berrien garapena, norberak bere esperientziatik, askatasunetik eta sormenetik metaboliza ditzan, beren bizitzetan aplikatzeko, bizitzaren zerbitzura jarriz eta Zerbait Handiagoarekin bat eginez.

Hazkuntzaz betetako ibilbidea egingo da, ikuspegi berri batetik, ea norbera bere buruaren jabe egingo da, eta erabakitako erritmoaren arabera egingo du aurrera. Intentsibo bakoitza kontzientziaz, hazkuntzaz eta aldaketa sakonez betetako esperientzia pertsona bat izango da.

Konstelatzaile izateko formatzea, bai pertsona bezala eta bai profesional bezala, bestearekiko dinamikan errespetua eta ulermena eskatzen du, bai eta bestearen erabakiekiko askatasuna ere.

BALDINTZAK

Formakuntza honek eskatzen duen heldutasun eta esperientziagatik gutxienez bost urte lanean aritzea beharrezkoa da, edozein profesiotan izanda ere, eta 30 urte baino gehiago izatea titulua eskuratzeko.

Ez dago baldintza formalik formakuntza abian jartzeko.

Tailer batetako lehen 2000 hitzeko idatzi bidaltzen den unea hartzen da formakuntzren hasiera bezala.

Famili Konstelazio Berrien ikuskera barneratzeko sakonean aldatzeko eta bizitzari modu ezberdin batean aurre egiteko prest egon behar da. Heldutasuna eta denbora beharrezkoak diren jarrera eta norberarekiko lanean oinarritzen da.

NORI ZUZENDUA

Famili Konstelazio Berrien formakuntza Bert Hellinguerren Filosofia Sistemikoa eta Fenomenologikoaren arabera, konstelazioen eremuaren garapenaren arabera eta Zerbait Handiagoaren Maitasunarekiko duen konexioaren arabera, bere bizitzan sakondu nahi duen pertsonarentzat pentsatua dago.

Honek guztiak esanahi du koherentzia bilatzen duen pertsona guztientzat, bere bizitza, osasuna, lana… errealizazio handiagora eraldatu nahi duenarentzat zuzendua dela, bide batez, munduaren eraldaketan eraginez.

Formakuntza hau laguntza arloan dabilen edozeinentzat interesgarria da, bere ohiko egitekoan kontzeptu berri hauek integratzeko eta duen onurak jasotzeko.

Ardura eta erabakiak hartzeko gaitasuna duenarentzat interesgarria da. Errepresentazio fenomenologia ikuskera, informazioa handitzen duen baliabidea da, errealitatearekiko ahaldunduz, erabakietan, antolakuntzan aurrikuspenetan eta ekintzetan hobetuz.

ANTOLAKUNTZA

Ez dago aurrez izena eman beharrik, ez eta hasiera datarik ere. Norberak nahi duenean heltzen dio formakuntzari eta nahi duen tailerrarekin hasiko da. Komeni zaion erritmoa hartuko du aurrean agerian jartzen zaizkion kontzientzi hartzeak barneratzeko.

Institutuak kontsideratzen du norbait FAMILI KONSTELAZIO BERRIEN ESPEZIALISTA formakuntzan abiatu dela ikaslearen lehen lanidatzia jasotzen duenean. Une horretan burutzen da izen-ematea eta ikasleak www.insconsfa.com webguneko bere “Área privada” atalean ondokoa jasoko du: “Dosier introductorio, las bases del Campo de las Constelaciones familiares” eta bertan informazio guztia jasoko du.

Ez da tituluaren entregarik egiten, bere “Área privada” atalean topatuko du baldintza guztiak beteta dituenean.