Famili konstelazioen tailerrak

Tailerrak bizitzako alderdiren bat edo gehiago aldatu nahi duenarentzat dira, orainean gehiago bizi nahi duenarentzat, ahalduntzeko, helduago izateko, sormena garatzeko,...

Larunbatak

Hilean larunbat batean egiten da Famili Konstelazio Tailerra Bidanen.

Tailer hauetan, tailerrarekin lotutako gaiak eta parte hartzaileek planteatzen dituzten gaiak lantzen dira.

Ordutegia 09:30-18:30 da. Puntualtasuna beharrezkoa da. Hobe 9:15etan iristea.

Ekarpena 70 euro dira.

Izen-ematea aurretik egin behar da email edo WhatsApp bidez.

Zertan datza terapia hau?

Famili Konstelazioen sortzailea Bert Hellinger filosofo y psicoanalista alemaniarra da, psicoterapia fenomenologikoa y sistemikoan oinarritutako bere metodoa sortu zuen eta terapia humanista laburren eta existentzialismoaren barruan kokatzen da.

Egun ikuspegi osoko garapen berri bat garatu du, paradigmatikoa, behaketa fenomenologikoan eta bere hausnarketa filosofikoan oinarrituta: Hellinguer Sciencia.

Konstelazio “Berriak” bere ulermenen fruitu dira.

Filosofia, Teologia eta Pedagogia ikasi zituen. Janov-ekin psikoanalisian espezializatu ostean, eskola psikoterapeutiko desberdinetan aritu zen ikasten: Gestalt, Psicodrama, Hipnosis Ericksoniana eta PNLa Erickson berarekin, Analisi Transakzionala, Famili Terapia Sistemikoa Ivan Boszomenyi-Nagyrekin, Terapia Estrategikoa.

Bakoitzetik esentziala dena eskuratu eta integratu ditu.

Honela psicoterapia modu original eta gero eta sintetikoagoa jarriko du praktikan.

Bai bere filosofiagatik eta bai bere moduagatik, konstelazioak ez dira teknika berri bat, paradigma berrien, behaketen eta kontzientzien garapena baizik; bizitzaren zientzia berri bat, onurak, indarra, askatasuna eta bizitzeko poza sistema osoetara banatzen delarik.

Gainera, Hellinguerrek eskaintzen digun guztiaz gain, nabarmentzekoa da modu zabalean Brigitte Champetier de Ribes-ek gaineratu duen lan zabal eta sendoa. Maila sistemikoan, zientifikoan eta fenomenologikoan egin duen lanari eta ikerketei esker, badakigu Famili Konstelazioak BAI ETA ESKERRIK ASKO BIZITZARI DEN BEZALA-ri gerturatze bat direla. Honela ugaritasunerako eta bizitzako alaitasunerako indarrak askatzen dira.

Konstelazioen oinarriak honako hauek dira:

  • Gure jarrera guztien motorea maitasuna da.
  • Bizitzari bai baldintzarik gabe, amari eta aitari bai diren bezala, osasunaren, arrakastaren, ugaritasunaren eta errealizazioaren energi-iturri da.
  • Famili sistema indarrak daude, “maitasunaren indarrak” Brigitte Champetier de Ribesek dioen bezala, eta hauek errespetatu ezean, hurrengoekin lotura dramatikoak sortzen dira. Lotura hauen ondorioz, inkonszienteki aurreko baztertuak imitatzen ditugu bere patua, sentimenduak, gaixotasunak… biziz, honela beren bizimoduak salbatuko ditugula uste izanik; edo bizitza mingarria izanez aurreko zerbait ordainduz.
  • Denak amaiera bat du.

Maitasunaren indarrak hauek dira:

  • Denei eta denari onarpena. Dena gertatzen den bezala, eta denei diren bezala, norberaren aurrean errendituz lehenik.
  • Ordena. Ondoren irisen direnek errespetua zor diete aurrekoei. Errespetu honen truke aurretik zeudenek ondorengoei laguntzen diete, indarra emanez.
  • Bakoitzak, beren jarrera eta adinaz gain, besteek bezala, parte izateko eskubidea du. Denak denaren parte dira.
  • Dena konpentsatu edo orekatu egiten da. Dena, bere aurkakoarekin batzen da, orekara edo bakera iritsi arte, honetan ematen baita maitasun eta indar handieneko energia. Beste batzuen artean, beharra dago eman eta hartu orekatzeko, bakearekin miña eta zoriontasunarekin ondoeza konpentsatzeko.

Zein da tailerren helburua?

Tailerren helburu nagusi bat dute: izanetik gehiago bizi ahal izatea, orainean, helduan, dena den bezala onartuz, bizitzari den bezala bai esanez, dena den bezala eskertuz, zauri eta beharrak sostengatuz, berezko doaiak deskubrituz, gure burua behatuz, bizitzaren seinaleei behatuz, zailatsunetatik haziz, modu asertiboagoan komunikatuz, gure buruarekin maitagarriagoak izanez ...

Tailerra lan pertsonala eta sistemikoa egiteko aukera paregabea da, korapiloak, ezbeharrak, mugak, ezinak... ikusteko, kontzientzia hartzeko, lantzeko eta indas berriak sortzeko.

Zauriak, ezinak, korapiloak, desordenak... sendatu ahala, bizitzarekin bat egiten dugun indar berri bat sortzen da. Bizitzaren mugimenduarekin sintonian dagoen indar horrek, ekartzen digun guztiarekin, pertsonok, sistema edo taldeak haztera eramaten gaitu, ongizatera, ikuskera eta bihotza irekitzera. Gainera, guzti honek, konstelatzailearen koneksioari esker eta taldearen indarrari esker, haratago eramaten gaitu, ulermen sakonago batetara, denak osaren parte garela ulertuz, oso horretan den denak, bazterketarik gabe, parte izanik.

Bestalde, kontzientzia berri baten irekitasunaren bidez ere burutzen da lana, fisika kuantikoak ekartzen digunarekin, hau da, konstelazioetan norberak bere arimatik gertuago, garatuago eta askeago duen hori eskaintzen. Ikuskera berri honek ekintza guztiak norberak sortzen dituela ulertzen laguntzen digu, eta ondorioz, aldatu edo uzteko aukera dugula jakiten. Honela, gugan dagoen maitasun eta argizko alderdi garatu hori kanpora genezake.

Zein da tailerretako metodologia?

Metodologia batez ere praktikoa da: meditazio, binakako nahiz taldeko ariketak, mugimenduak, hizketaldiak... izaten dira, bai eta, azalpen laburrak egin ahal izateko tarteak ere.

Zer ikasten da?

  • Bizitzen ari garen bizitza onartzen
  • Meditatzen
  • Mugatzen gaituzten sinismenak askatzen
  • Beldurrak askatzen
  • Gorputzarekin konektatzen
  • Barneko gidariarekin bat egiten
  • Bizitzareako alderdiak erreprogramatzen
  • Sakonean dagoenarekin, gauza bakoitzaren atzean dagoenarekin, kontzientzia hartzen
  • Autonomoagoa izaten
  • Besteengan zure burua ikusten
  • Polaritateak integratzen
  • Zure burua eta bizitza maitatzen
  • Ordenan jartzen eta zure lekua hartzen
  • Tokatzen zaizunarekin arduratsu izaten
  • Eskertzen
  • Bihotzbera izaten
  • Sortzen
  • Eman eta jasotzera irekitzen
  • Erlazioan bizitzen
  • Sintomaez eta gaixotasunez (burukoak eta fisikoak) arduratzen
  • Gozamenera irekitzen
  • Espektatibak eta exijentziak askatzen
  • Zure momentu eta prozesuei ohore egiten eta errespetatzen
  • Besteen momentu eta prozesuei ohore egiten eta errespetatzen
  • Semeengan gurea dena ikusten
  • ...