Norbera izaten (Bidane programa) prestakuntza

NORBERA IZAN (Bidane programa) formakuntza barneko indar batetik eta bizitzako sinergietatik sortu da, hau da, ikasitakoa, esperimentatutakoa eta kontzientzia hartzetik arakatutakoa partekatzeko nahiatik.

Guzti honekin, ez dut inoren desio edo nahirik bete nahi. Nik, esperimentatzen jarraitzen dut, islatzen dudanarekin nire burua topatzen dihardut.

Gaur, egunez egun, uneoro, nire banakotasuna esperimentatzen dut, batzuetan esnatuago, beste batzuetan, berriz, lokartuago. Nigan bizi naiz, eta besteen bidez nahiz nire bidez, egun bakoitzean alderdi berriak deskubritzen ditut. Horrela deskubritzen dut nire banakotasuna.

Bizitzarekiko sentitzen dudan eskertza hain da handia, nire alderdi garrantzitsu hauek zurekin partekatu nahi ditudala, izan ere, agian, eta bakarrik agian, horrela sentitzen baduzu, gida zaitzake zure burua topatzen, arakatzen, esperimentatzen, zure banakotasunetik. Horrela deskubritzen dut batasuna. Eskerrik asko!

Formakuntza 6 modulu desberdinetako ikasturtea da. Moduluak gaika bereizten dira, eta ikasturtearen amaieran senti eta ohar gintezke denak elkarren artean loturik daudela. NORBERA osoagoa eta bakarra IZATEN laguntzen dute.

Modulu edo saio bakoitza era bakarrean egin daiteke.

BALDINTZAK

Ikasturtearekin sintonizatu behar da eta norberarentzat barneko bidaia interesgarria eta aberasgarria dela sentitu.

HELBURUAK

Hazkuntza dakarren bidaia egiten jarraitu edo hasiko duzu, ikuspegi desberdinetan oinarrituta dagoen prestakuntzan parte hartuz (Terapia Sistemikoa, Barneko Haurra, Mindfulnessa, Analisi Transakzionala, PNLa...), norberak bere erritmoan garatuz, ikasturte bakoitza esperientzia sakon, personal eta bakar izanik, bertan aldaketak, hazkuntza eta kontzientzia hartzeko bideak eskuratuz.

Bizitzako mugimenduak ulertu eta haren eraginean norberak bere alderdiak deskubrituko ditu, barne lanketa egiteko, eta beharrezkoa bada mugatu edo gaitz egiten diguten alderdi horiek berregin.

Modu koherenteagoan bizi, norberak bere burua den bezala onartuz eta maitatuz. Gugan dagoen guztia beharrezkoa da dagoen bezala.

Bizitza modu zabalago batean eta konpasioz begiratu.

NORI ZUZENDUA

Autoezagutza eta arakatze lan bat burutzeko nahia duden edonori zuzendua.

Prestakuntza hau norberaren nahia izada ere, interesgarria eta aberasgarria ere bada gurasoentzat, irakasleentzat, hezitzaileentzat… giza garapenetan lagungarri baita.

ANTOLAKUNTZA (GAIAK ETA DATAK)

Urteko ikasturtea da, urritik maiatza bitartekoa. Modulu bakoitza bi egunetan jorratuko da: ostirala eta larunbata (ikus Egutegia).

METODOLOGIA

Azalpen teoriko laburra, gaiaren inguruko zenbait idatzi.

Gai zehatzei buruzko ariketa praktikoak, sendatu, hobetu eta kontzientzia hartzeko mugimenduak, batez ere, gorputzaren bidez espazioan egiten direnak, bertan behatu, deskubritu eta uneko errealitatea ulertzera garamatzatenak.

Galdera erantzunak. Bisualizazioak eta meditazioak. Idazketa. Mugimendua. Pintura...