Norbera izaten prestakuntza

NORBERA IZAN prestakuntza barneko indar batetik eta bizitzako sinergietatik sortu da, hau da, ikasitakoa, esperimentatutakoa eta kontzientzia hartzetik arakatutakoa partekatzeko nahiatik.

Guzti honekin, ez dut inoren desio edo nahirik bete nahi. Nik, esperimentatzen jarraitzen dut, islatzen dudanarekin nire burua topatzen dihardut.

Gaur, egunez egun, uneoro, nire banakotasuna esperimentatzen dut, batzuetan esnatuago, beste batzuetan, berriz, lokartuago. Nigan bizi naiz, eta besteen bidez nahiz nire bidez, egun bakoitzean alderdi berriak deskubritzen ditut. Horrela deskubritzen dut nire banakotasuna.

Bizitzarekiko sentitzen dudan eskertza hain da handia, nire alderdi garrantzitsu hauek zurekin partekatu nahi ditudala, izan ere, agian, eta bakarrik agian, horrela sentitzen baduzu, gida zaitzake zure burua topatzen, arakatzen, esperimentatzen, zure banakotasunetik. Horrela deskubritzen dut batasuna. Eskerrik asko!

Prestakuntzak modulu desberdinetako bi ikasturte ditu. Moduluak gaika bereizten dira, eta ikasturtearen amaieran senti eta ohar gintezke denak elkarren artean loturik daudela eta NORBERA osoagoa eta bakarra IZATEN laguntzen dutela.

Modulu edo saio bakoitza era bakarrean egin daiteke.

BALDINTZAK

Ikasturtearekin sintonizatu behar da eta norberarentzat barneko bidaia interesgarria eta aberasgarria dela sentitu.

HELBURUAK

Hazkuntza dakarren bidaia egiten jarraitu edo hasiko duzu, ikuspegi desberdinetan oinarrituta dagoen prestakuntzan parte hartuz (Terapia Sistemikoa, Barneko Haurra, Mindfulnessa, Analisi Transakzionala, PNLa...), norberak bere erritmoan garatuz, ikasturte bakoitza esperientzia sakon, personal eta bakar izanik, bertan aldaketak, hazkuntza eta kontzientzia hartzeko bideak eskuratuz.

Bizitzako mugimenduak ulertu eta haren eraginean norberak bere alderdiak deskubrituko ditu, barne lanketa egiteko, eta beharrezkoa bada mugatu edo gaitz egiten diguten alderdi horiek berregin.

Modu koherenteagoan bizi, norberak bere burua den bezala onartuz eta maitatuz. Gugan dagoen guztia beharrezkoa da dagoen bezala.

Bizitza modu zabalago batean eta konpasioz begiratu.

NORI ZUZENDUA

Autoezagutza eta arakatze lan bat burutzeko nahia duden edonori zuzendua.

Prestakuntza hau norberaren nahia izada ere, interesgarria eta aberasgarria ere bada gurasoentzat, irakasleentzat, hezitzaileentzat… giza garapenetan lagungarri baita.

Ikasturteak adin tarte desberdinei eskaintzen zaie:

  • Haurrak: 8-12
  • Gazteak: 13-18
  • Helduak: 18-...

Oharra: Haurren kasuan ikasturteko tailerrak ipuin, bideo, joku...-en bidez burutuko dira. Modu honetara, esperientziak breen errealitateetara transferituko dira. Honela beren barne indarra deskubrituko dute. Eta ez da lanketa sakonik egingo.

ANTOLAKUNTZA (GAIAK ETA DATAK)

Urteko ikasturteak dira, urritik maiatza bitartekoak. Hilabetero bi egunetan jorratuko diren bi gai lantzen dira. (ostegunetan arratsaldez).

Modulu eta datak
1. Ikasturtea 2018-2019 HELDUAK
Ordutegia: 16:30-20:30

1.- Nor naiz? Nondik nator? 201.10.04

2.- Gorputzak zer esaten dit? 2018.10.18

3.- Mindfulnessa -Hemen eta orain- 2018.11.15

4.- Mugimenduak koneksioan 2018.11.29

5.- Nire doainak 2018.12.13

6.- Nire sinismenak 2018.12.20

7.- Zer ikusten dut zugan? 2019.01.04

8.- Ispilutxo, ispilutxo... 2019.01.18

9.- Zailtasunak biziz 2019.02.01

10.- (Nirekin) Komunikatzen 2019.02.15

11.- (Ni) Sortzen 2019.03.01

12.- Bizitzako rolak. Eta nirea? 2019.03.15

13.- (Ni) Emozionatzen 2019.04.05

14.- (Ni) Maitatzen 2019.04.19

15.- (Ni) Sendatzen 2019.05.03

16.- Eta oran, zer? 2019.05.17

odulu eta datak
1. Ikasturtea 2018-2019 HAURRAK
Ordutegia: 17:30-19:30

1.- Nor naiz? Nondik nator? 2018.10.11

2.- Gorputzak zer esaten dit? 2018.10.25

3.- Mindfulnessa -Hemen eta orain- 2018.11.08

4.- (Ni) Mugitzen 2018.11.22

5.- Zertan naiz ona? (asteaz.) 2018.12.12

6.- Usteak ustel? (asteaz.) 2018.12.19

7.- Zer ikusten dut zugan? 2019.01.11

8.- Ispilutxo, ispilutxo... 2019.01.25

9.- Arazoak konpontzen 2019.02.08

10.- (Nirekin) Komunikatzen 2019.02.22

11.- (Ni) Sortzen 2019.03.08

12.- Nolako jarrera dut? 2019.03.22

13.- (Ni) Emozionatzen 2019.04.12

14.- (Ni) Maitatzen 2019.04.26

15.- (Ni) Sendatzen 2019.05.10

16.- Eta oran, zer? 2019.05.24

2. IKASTURTEA

Ikasturte hau 2019-2020rako aurrikusten da.

  • 1.- -Mindfulness-
  • 2.- Zer ikusten dut besteengan?
  • 3.- Sortzen. Merezi dut?
  • 4.- Nire islak diz-diz egiten du
  • 5.- Benetako emozioak?
  • 6.- Arazoak konpontzen
  • 7.- Iragana-Oraina-Etorkizuna
  • 8.- Nola sentitzen dut?
  • 9.- Orainean komunikatzen naiz?
  • 10.- Bizitzako rolak. Nola naiz besteekin?
  • 11.- Sortzen
  • 12.- Zer esaten dit gorputzak?
  • 13.- Zer esaten dit inguruak?
  • 14.- Sendatzen
  • 15.- Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko
  • 16.- Zer eskaini nahi dut munduan?
METODOLOGIA

Azalpen teoriko laburra, gaiaren inguruko zenbait idatzi.

Gai zehatzei buruzko ariketa praktikoak, sendatu, hobetu eta kontzientzia hartzeko mugimenduak, batez ere, gorputzaren bidez espazioan egiten direnak, bertan behatu, deskubritu eta uneko errealitatea ulertzera garamatzatenak.

Galdera erantzunak. Bisualizazioak eta meditazioak. Idazketa. Mugimendua. Pintura...

IZEN-EMATEA ETA EKARPENA

Modulu bakoitzaren izen-ematea email edo WhatsApp bidez egin ezazu:
info@bidane.info / 656510198

Ikasturteko ekarpena:
Helduen ikasturtea: 50 euro modulu bakoitza.
Haurren ikasturtea: 30 euro modulu bakoitza.

Moduluak burutuko dira gutxieneko parte hartzea bermatzen bada.